Etengabeko prestakuntza
La Salle Berrozpe Ikastetxea langileak trebatzen jarraitu nahi duten enpresen eskura dago, eta kalitatezko prestakuntza jasotzeko beharrezkoak diren giza baliabide eta baliabide material guztiak eskaintzen dizkie.
Etengabeko Prestakuntzak gero eta indar handiagoa hartu du. Horrela, bada, euskal enpresetan geroz eta garbiago dago euren potentzialik handiena langileak berak direla eta lehiakorrak izateko beharrezkoa dela kualifikatua, motibatuta eta eguneratuta egotea.
JARDUERA EREMUAK
- LANBIDE (langileak): LANBIDEn bidez bideratzen dugun formazioa eskatzen diguten enpresa eta langile kopurua biderkatu egin da azkeneko urteetan harremanak mantentzen ditugun enpresen kopurua nabarmen handituz.
- OSALAN: Ikastetxe Baimendua gara eta sail honekin batera lan egiten dugu, langileen ordezkariei Lan Arriskuak Aurreikusteko Oinarrizko Prestakuntza ematearren.
- ENPRESAK: Era berean, eskatzen diguten enpresei “neurriko prestakuntza” ematen diegu; enpresa bakoitzari dagokion prestakuntza plana diseinatzen diogu, eta horretaz gain, prestakuntza hori enpresaren instalazioetan eman dugu, horretarako enpresa bakoitzaren egoerara egokituz.
JARDUN-ARLOAK
- FABRIKAZIO MEKANIKOA
- ELEKTRIZITATEA-ELEKTRONIKA
- ADMINISTRAZIOA ETA FINANTZAK
- INFORMATIKA
- KALITATEA
- OSASUNA ETA GIZA BALIABIDEAK